XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. TESTU-PROZESADOREA: WRITING ASSISTANT

2.1. ORDENADOREA ALA IDAZMAKINA?

Enpresetan bulegoetan eta beste toki askotan, idatzitako paper asko jaso eta bidaltzen da.

Oso paper gutxi dira eskuz idatzitakoak.

Gehienak makinaz idatzitakoak dira.

Orain dela gutxi arte, makinaz idazteko modu bakarra idazmakina erabiltzea zen; baina azken urte hauetan oso arrunta da makinaz idazteko beste era bat (hau da, ordenadorea) erabiltzea.

Askotan gertatzen den bezala, gauza bera burutzeko bi metodo daudenean, bata nagusitzen da: hau da, bata gero eta gehiago erabiltzen da (normalean gauzak egiteko era modernoa gero eta gehiago erabiltzen da) eta bestea, aldiz, gero eta gutxiago (antzinako era) azkenean desagertu egiten delarik.